La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

lunes, 14 de noviembre de 2011

Egoera berezi!!

Egoera berezia.


Egoera berezia nire gelan aurkitzea ez da erraza, izan ere, nire praktikaldi aldian ez det ezer berezirik ikusi, baina dena den, badago haur bat orain dela hilabete batzuk arazo bat eduki zuena eta gaur egun, oraindik, ez dagoena guztiz sendatuta.Haur honek hiru urte ditu
Gauza da, aurreko urtean,bi urte zituenean, haur honi pardela kendu zioten eta pixa oso ondo kontrolatzen zuen baina kaka ez, kaka gainean egiten zuen. Egunero aldatu egin behar zioten goitik behera eta honek haurrari ez zion guztiz konfidantza ematen esfinterra ondo kontrolatzeko. Honez geroztik haur honek ia ia gaindituta zuenean kaka komunean egin behar zuela, zauri bat eduki zuen ipur zuloan.Zauri honek kaka egitean min handia egiten zion eta horregatik ez zuen nahi kaka egin, ,ez komunean ezta gainean ezta pardel batean ere.Honek arazo larriak ekarri zezaketela ikusirik gurasoak asko larritu ziren, izan ere, bost egunetan ez zuen kaka egin fundamentuz.Horregatik, medikuarenena joan ziren eta medikuak eman zien emaitza bakarra, supositorio bat sartzea zen. Supositorio honek, kaka egitea suposatzen zion, eta horrela izan zen.
Supositorioak kaka egiteko gogoa bai, baina haurrak ez zuen nai komunera joan, mina egiten ziolako zauri horrek eta azkenean haur gaixoak gainean egiten zuen. Haurrak hain gaizki zegoela ikusita,haurra homeopata batena bidali zuten, eta hortik aurrera haurra asko hobeto zen, zauria sendatu eta arazoa konponduta egon arren eta nahiz eta bi aldiz esan komunera joateko, azkenean lortzen du kaka egitea behar den bezala. Dena den, zauria berriz ere zabaltzen bada ez dakigu zer gertatuko den, zeren eta ez dauka guztiz sendatuta. Pasatzen ez den bitarten, irakasleak ez dute pentsatu nai zer gertatuko liratekeen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario