3. ariketa. Marrazki bat zure praktiketako eskolan.
Jadanik gure praktikaldiak amaitzear daude, ia –ia bi aste falta dira amaitzeko, eta egia esan, izugarrizko tristura ematen dit pentsatzen jartzen naizen momentuan. Hilabete bat baino ez da izan eta neretzako oso baliagarria, baina iruditzen zait pixka bat motz gelditzen garela. Izan ere, orain konfiantza hartu dugu haurrekin eta nola ez irakasleekin ere, eta jadanik bagoaz. Egia esango dizut, ez dut joan nai, oso gustura nago eta.
Hiru aste hauetan, asko ikasi dut eta baliagarria izan dela iruditzen zait. Ez da berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edo benetako momentu erreal horiek bizitzea. Gainera, ni hiru urteko haurrekin ez nuen aukera izan orain arte beraiekin harremanetan jartzeko eta oso positibotzat hartu dut aukera hau. Izugarrizko aldea dagoelako adin bateko haur batekin eta beste adin bateko haurrarekin. Gainera, oso harrera ona izan dut ikastetxe honetan eta ez dut inongo arazorik izan bertan integratzeko. Egia esan, oso momentu onak eta alaiak pasa izan ditut, eta nola bi aste besterik ez zaizkiten falta joateko, ba momentu hauek oraindik gehiago disfrutatzea eta ikastea espero dut.
Jarraian nire marrazkia azaldu nahi dizuet. Marrazki honetan adin ezberdinetako haurrak marraztu nahi nituen, izan ere, ez nuke nahi nire etorkizunean adin bateko haurrekin bakarrik lanean ibili nai. Gogoko dudana da 0-6 urte bitarte horretan lanean aritu. Gela oso oso koloretsua margotu dut, horrela haurrak eta irakasleok gelara sartzen garen momentuan alaitasunez sartuko ginateke.Gainera, ikusi dezakezuen bezala, haurrez ingurututa nago eta horrek pozez betetzen nau, izan ere, nire gelako haurrek nerekin horrela egon direlako. Berez, marrazki hau ez da nire praktikatako gela, baina bai da etorkizun batean gogoko izango nukeen gela bat. Gutxi gora behera horrelako gelak La Salleko haur eskolan daude, oso koloretsuak eta dena berrituta, material asko dutenak ere. Beraz, marrazki hau gogoko izango duzuelakoan egin dut.
Bukatzeko esan, praktikaldi hauetan bizitu dudanarekin eta bizituko dudanarekin iruditzen zait indar gehiago hartu ditudala pertsona bezala, hemendik aurrera unibertsitatera joateko eta baita ere, argiago izateko hau izan dela nire betiko ametsa eta printzipioz nire jarduerak haurrekin balio izaten duenez, ni, irakasle bezala balio dudala pentsatzeak balio izan dit. Hala ere, oraindik askoz gehiago ikasi behar dudala pentsatzen dut, baina poliki-poliki jartzen diodan jarrera onarekin eta esperientziarekin gehiago ikasko dudalakoan nago. Beraz, ez diot etsi nai nire gogoei eta aurrera ekingo diodala esan nai dizuet. Zeren eta oraingoz, bide onetik nijoala iruditzen zait. Dena den, urte batzuk pasatzen direnean ,berriz ere, kontatuko dizuet nola dijoan dena eta konparatuko dugu zer nolako aldeak egon diren, gaurtik hasita egun hortararte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario