Kaixo!!!berriz ere, hemen nauzue gaurko eguna zuei azaltzeko prest!!!!
Goizean, senso eduki dugu eta etxebizitzen izenak ikasten ibili gara bideo baten bidez, ondoren, marrazki bat egin dugu, non, etxetik eskolarako bidea marraztu behar zuten!!oso goiz atsegina izan da.
Arratsaldean berriz, gometsekin ibili gara. Gomets horia puxikaren barruan jarri behar zuten eta gomets urdina kanpoan. Egin esan, nahiko ondo kontrolatzen dituzte kanpoan eta barruan kontzeptuak.Bukatzeko, berriz ere, hiztegia landu dugu, batez ere, kontzeptu horiek ez ahazteko.
Aipagarri bezala esan, gaur ulises berria eduki dugula; Euskal instrumentuak eta ugaztunak landu ditugu.
Bukatzeko esan, gaurko eguna ere, oso dibertigarria izan dela, eta beti bezala primeran pasa dugula!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario