2.Ariketa. Marrazki edo irudi bat(ni Magisteritzan)
Gaur egun, Magisteritza ikasten ari naiz, aurreko urtean hasi nintzen ikasten eta egia esan gogo handiz hartutako karrera bat izan da. Betidanik izan dut ametsa karrera hau ikasteko, izan ere, txiki-txikitatik oso gogoko izan baititut haurrak eta. Horregatik, nahiz eta, nire ikasle prozesua oso gogorra izan zen, beti eduki izan ditut indarrak nota onak ateratzeko eta gaur egun nagoen lekuraino iristeko, hau da, nire betiko ametsa.
Donostiako irakasle eskolan sartu baino lehen, Ordizian haur hezkunkuntzako goi mailako moduloa egia nuen, momentu hartan ezin izan nuelako EHUn sartu. Horregatik, modulo hori gogoz hartu eta asko ikasi nuen nire betiko ametsa izan den hori lortzeko. Esan beharra daukat, oso gustora ibili nintzela bi urte haietan ikasten eta nahiz eta orain, modulotik ikasitako gauza batzuk ematen ditugun, esan beharra daukat ez datorkidala gaizki gauza horiek errepikatzea.
Karrera honen hasiera ez zen batere erraza izan, nere egoera pertsona momentu horretan ez zelako ona. Baina poliki-poliki gustoa hartzen joan nintzen, eta gaur egun, oso oso gustora nago. Alde negatibo bat atera beharko banu, zera esango nuke; bidaiak, hau da, joan- etorriak. Ni Zumarragakoa naiz, eta egunero trenean mugitzen naiz Donostiara joateako, eta ez hori bakarrik, ondoren, autobusa hartu beharra daukat unibertsitatera gerturatzen nauen horietako bat. Ondorioz, esan dezaket egunero ia –ia ordu bat eta hogeita hamar minutu galtzen ditudala joaten bakarrik eta bueltatzeko beste hainbat ere!. Azken finean ,hiru ordu galtzen ditut bidaiatzen. Dena den, alde positibo asko ere aurkitu ditzazket, esaterako; lagun asko ezagutu ditut eta denekin harreman berdina eduki ez izan arren oso jende atsegina aurkitu dut, bestetik, gelako giroa. Gelako giroa oso polita da eta beti gaude gure artean laguntzeko prest. Beraz, ondorio moduan esan dezaket nahiz eta alde txar bat bidaiak izan, alde positibo gehio egoteak oraindik indar gehiago ematen dizkidala karrera hau amaitzeko.
Nire marrazkiaren azalpena, kontatu dizuedan guztiaren ondorio bat izan daiteke. Izan ere, marrazkian ikusi dezakegun moduan, azaltzen da Donostiako Irakasle Eskolako edifizioa eta ni. Ni oso pozik eta alai marraztu naiz, izan ere, nahiz eta gogo handia izan karrera hau bukatzeko eta irakasle bezala lanean hasteko, baita ere, esan nai dut, gogo handiarekin joaten nahizela klaseetara. Bi zentzu horietan marraztu izan nai dut. Bertan egoteak, indar handia ematen dit ikasten nahizen hori badakitelako oso gogoko dudala eta etorkizun batean nik betidanik amestu dudan hori posible izan dudalako betetzea. Beraz, pentsatu nai dut, falta zaizkiten bi urte hauetan gogo berdinarekin edo gehiagorekin jarraituko dudala.
No hay comentarios:
Publicar un comentario