La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

miércoles, 2 de noviembre de 2011

5.garren eguna!

Kaixo!
Gaurko eguna oso egun normala izan da, nahiz eta asteburu luze bat eduki dugun, haurrak oso gustora ibili dira. Gaur ere beste ezberdintasun bat egin dugu, hau da, fitxa batekin behatu eta identifikatu hitzak azaldu dizkiegu eta ondoren beraiek bakarrik egin behar zuten ariketa bat izan da. Aurrena, fitxa ondo ondo behatu behar zuten, bertan dauden irudiak gogoratuz eta ondoren irudi berberak eskuan izanda fitxaren gainean jarri behar zuten, bakoitza bere tokia. Batzuk oso ondo asmatu dute, aldiz, beste batzuei ordea, pixka bat kostatu zaie.
Asko gustatu zait metodologia hau, haurrak adi adi egon direlako eta oso modu dibertigarrian egin dutelako.
Ea bihar zer egiten dugun?

No hay comentarios:

Publicar un comentario