La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

viernes, 25 de noviembre de 2011

Azken egunaren azalpena eta hausnarketa!!!!!

Gaur azken eguna izan da eta oso tristea izan da. Gaur ez dugu gauza berezirik egin baina neretzako oso egun berezia izan da. Haurrak ez dute ulertu astelehenetik aurrera ez nahizela berriz beraiekin egongo, baina bueno suposatu dezaket egunak pasa ahala ulertuko dutela. Gainera, goxokiak eraman dizkiet eta ostirala(nire mantala armairuan gordeta utzi beharko dut, beste bat arte) dela eta poz-pozik joan dira berain gurasoengana.

Haur Hezkuntzako koordinatzaileak gainera, diploma bat opari digu, non, jarraian gelako argazki batek etortzen zen. Oso polita izan da, ia ia malkoak atera zaizkit!!!

Nire praktikaldiaren ondorio bat atera beharko banu zera esango nuke; oso aberatsa eta polita izan dela. Bai haurrak eta baita irakasleak ere oso jarrera ona izan dute gurekin, beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau. Dena den, denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, haurrak konfidantza hartu dutenean gugan, gu Agur esan behar eta gu ere hobeto sentitzen garenean Aio ere esan behar ikastetxeari. Pena izan da, hain denbora gutxi izatea, baina bueno beste batean izan beharko da. Dena den, bai haurrei eta baita irakasleari ere zin egin diot bisitan joango nahizela eta horrek pixka bat lasaitzen nau. Orain, datorren praktikaldirarte itxaron beharko dut berriz ere mantala jartzeko eta haurrekin aritzeko,beraz, animoak gora eta berriz ere ikastera!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario