Gaur azken eguna izan da eta oso tristea izan da. Gaur ez dugu gauza berezirik egin baina neretzako oso egun berezia izan da. Haurrak ez dute ulertu astelehenetik aurrera ez nahizela berriz beraiekin egongo, baina bueno suposatu dezaket egunak pasa ahala ulertuko dutela. Gainera, goxokiak eraman dizkiet eta ostirala(nire mantala armairuan gordeta utzi beharko dut, beste bat arte) dela eta poz-pozik joan dira berain gurasoengana.
Haur Hezkuntzako koordinatzaileak gainera, diploma bat opari digu, non, jarraian gelako argazki batek etortzen zen. Oso polita izan da, ia ia malkoak atera zaizkit!!!
Nire praktikaldiaren ondorio bat atera beharko banu zera esango nuke; oso aberatsa eta polita izan dela. Bai haurrak eta baita irakasleak ere oso jarrera ona izan dute gurekin, beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau. Dena den, denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, haurrak konfidantza hartu dutenean gugan, gu Agur esan behar eta gu ere hobeto sentitzen garenean Aio ere esan behar ikastetxeari. Pena izan da, hain denbora gutxi izatea, baina bueno beste batean izan beharko da. Dena den, bai haurrei eta baita irakasleari ere zin egin diot bisitan joango nahizela eta horrek pixka bat lasaitzen nau. Orain, datorren praktikaldirarte itxaron beharko dut berriz ere mantala jartzeko eta haurrekin aritzeko,beraz, animoak gora eta berriz ere ikastera!!!!!
viernes, 25 de noviembre de 2011
jueves, 24 de noviembre de 2011
21.garren eguna!!!
Gaur zinea eduki dugu eta haurrak oso gustora ibili dira, pixka bat aztoratuta baina ondo. Batzuk lo gelditu dira, adibidez, nire gelako haur batek nire besoetan lo gelditu da, oso polita izan da.Hartz txiki eta Hello Kyttiren filmea ikusi dugu eta asko gustatu zaie gainera. Dena den, momentu okerrena biharkoa izango da, bihar da eta azken eguna!!!!kontatuko dizuet dena!ze izugarrizko pena ematen dit, pentsatzen hasten nahizen momentuan ez dudala gehiago lan egin behar bertan!!!!baina nola dena iristen den, ba ahal dudan hoberen pasatuko dut umeekin eta listo!
miércoles, 23 de noviembre de 2011
20.garren eguna!!!
Gaurko egunean ez dugu gauza berezirik egin, betiko ekintzak izan dira narbarmen gure gelan. Dena den, haur berri honen inguruan bi egun daramatzat hitz egiten eta gaurkoan ere hortaz ibiliko naiz. Gaur negar egin du hasieran, izan ere, ez zuen nai gelara etorri, baina lasaitu denean, primeran pasatu du eguna. Gainera, datorren astean jangelan hasiko dela entzun dut eta nahiz eta ni ez egon momentu horiek ikusteko, uste dut primeran egongo dela. Neri harritzen zitzaidan horrelako haur txiki batek negar ez egitea lehenengo egunetan, baina bueno gaur egin du eta ez da ezer pasa, normaltzat hartu dugu dena!gainera ondoren oso ondo egon denez, denak oso gustora egon dira.Dena den, bihar psikomotrizitatea dugu, beraz, ea nola pasatzen duen eguna gure haur berri honek!!!!
martes, 22 de noviembre de 2011
19.garren eguna!!!
Gabonak iristear daudela, gutxi gora behera hasi gara prestatzen haurrentzako abestiak, ipuinak... . Haurrak gogo askoz hartu dute, izan ere, beraientzat Olentzero gertu dagoela pentsatuz.Dena den,gaurko gaia ez dut zentratu nai gabonetan, baizik eta gure laguntxo berrian.
Gaur bigarren eguna izan da eta atzo esan nizuedan bezala, oso gustura egon da. Gainera, mantala jartzea lortu dugu eta beste haurrak bezala sentitu da. Ez da oso hiztuna baina iruditzen zait, aste batzuk pasa ahala gehiago hitz egingo duela. Gainera, gaur, psikomotrizitatea eduki dugu, hasiera batean, ez genuen uste beste haurrak bezalaxe jolastuko zuenik, baina azkenean haurra, animatu eta besteak bezain ondo pasatuko du.
Ea bihar ze berri ekartzen dizuedan!!!!

lunes, 21 de noviembre de 2011
18.garren eguna!!!!
Gaur astelehena da, eta neskatxa berri bat etorri da gelara. Haur gutziak oso ondo onartu diote eta bere ere oso eroso sentitu da gelan. Haur honek motrizitate aldetik arazoak ditu, gerriko ebakuntza bat izan duelako, baina dena den, guk uste genuen baino hobeto barneratu da taldean. Goizean 9:00-11:00 arte egin du eta arratsaldean berriz, 14:30-16:30 egin du, beste haurrak bezala. Eta gelan egon den bitartean beste haurrak bezalaxe egon da!!!
Ea bihar nolako eguna edukitzen duen?kontatuko dizuet, egon ziur!!!

viernes, 18 de noviembre de 2011
17.garren eguna!!!!MANTALAK ETA KARPETAK ETXERA!!!!
KAIXO!!!!
Gaur 17.garren eguna eta ostirala izanda, oso pozik joan gara etxera, bai ikasleak eta baita irakasleok ere. Oso aste luze eta neketsua izan dela iruditzen zait, baina dena den, oso baliagarria.
Gaur mantalaz gain, karpetak etxera eraman ditugu.Bertan egun hauetan egin ditugun ariketa eta fitxa guztiak, Aitatxo eta Amatxori erakurketeko. Haurrak oso pozik joan dira eta 16:30ak iritsi direnean haurrak harro harro gurasoengana joan eta momentuan bertan erakutsi nai zuten. Oso egoera polita izan dela iruditzen zait.
Bestela ez dugu inolako gauza berezirik egin, haurrak oso gustora ibili dira, eta oso pozik joan dira asteburu on bat pasatzera!!!!

jueves, 17 de noviembre de 2011
16.garren eguna!!!!
Gaurko ekintza hosto festa izan da. Haurrak desiatzen ari ziren egun hau iristeko eta oso ondo pasatu dute, guk uste genuen bezalaxe. Ekintza honen helburua zen, hostoekin jolastea zen,udaberrian gaudela ikusirik, multzo handi bat egin dugu bidultako hostoekin, eta haurri 1 ,2 eta 3 esan eta jolasera abiatu dira.
Irakasleok ere primeran pasatu dugu, hori bai bukatzeran denak hostoz beteta bukatu dugu, baina pena merezi izan du.
3- 6 urte bitartean egin da ekintza hau eta adinka atera gara. Ni hiru urteko gelan egon nahizenez, lehenak izan gara. Gainera, patioan musika jarri dugu, udazkenarekin lotuta noski, Vivaldi... .Ekintza honek adineko 20 minutu izan ditugu eta frontoian egin dugu.
Ondorio bezala esan dezaket oso gustora ibili garela, nahiz eta nire haur bati beldur eman.Denak izerdi patxetan bukatu dugu!

Ikt inguruko galderak
Ikastetxe honetan lau kide daude nire gelakoak, horregatik, denak batera bete ditugu galdera hauek, gure irakasleak barne!
1. Nola lantzen dira informazio eta komunikaziozko teknologiak?
-Gela bakoitzean: ordenagailua dago, irrati kaseta,
-Gela batean: proiektorea dago zine saioak egiteko, CREA egiteko, SENSOR egiteko. Baita ere telebista bat dago, baina proiektorea dagoenetik ez da erabiltzen.
-Irakasleek informazioa bilatzeko, materiala osatzeko, erabiltzen dute internet.
-Behar izanez gero, eskolako liburutegian arbel digitala dago, nahiz eta haur hezkuntzan ez duten erabiltzen.
2. Zer nolako materiala erabiltzen dute?
-Ttanto, Txirritx, Xango, hauek Urtxintxa barnekoak dira): CD bat daukate, eta bertan ipuinak, jolasak, abestiak eta antzekoak daude.
-Pirritx, Porrotx eta Marimototx: bideoak, abestiak, ipuinak, jolasak
-Ingeleseko bideoak: Nursery Rhymes eta youtubetik hartutako bideo ezberdinak.
-Hizkuntza lantzeko bideoak: batez ere euskara eta ingelesa. “Haurrak euskalduntzen bideoaren bidez” euskara lantzeko (Xabier Leterenak)
-Bitxitarrak: fitxa liburuak, osagarriak, plantillak egin ahal izateko, ipuinak, … (denetatik erabiltzen dute).
- Sorgin Xarmangarria
3. Internet erabiltzen da? Zertarako?
Irakasleek bakarrik erabiltzen dute:
-Materiala osatzeko marrazkiekin, argazkiekin, informazioarekin, …
Adibideak: Picassa Web, Maestra infantil
(picasaweb.google.com) honen bidez, maestra infantilen aldizkaria lortzen dute.
4. Parte hartzen dute IKTko proiekturen batean? Zein da eta zertan datza?
IKT taldea osatzen ari da, geroz eta funtzio gehiago webaren bidez egiteko asmoz eta teknologiak geletan etorkizunean gehiago sartzeko asmoarekin. Gaur egun, Sallenet. web orriaren bidez familiei notak helarazteko eta eskolako informazioa bertatik eskaintzeko erabiltzen dute.
5.Nola lotzen da metodologia IKTarekin?
Askotan erabiltzen dute gelan ematen diren jardueren osagarri moduan. Adibideak: “etxea” gaia lantzen ari badira, etxearen inguruko bideoak ikustera joaten dira, hiru txerritxoena, zazpi antxumeena, eta antzekoak.
Denbora pasa bezala ere erabiltzen dute: zaintzan daudenean, bazkaltzera joan aurretik, esaterako, proiektorean bideoak eta pelikulak jartzen zaizkie.
6. Zerbait berezia egiten da sormena lantzeko teknologiarekin? Zer eta nola?
Egia esan, sormena dezente lantzen da geletan, baina teknologiarekin ez. Sormena lantzeko programa ezberdinak daude, CREA bezalakoak, baina teknologien erabilera ez dago gelako dinamiketan sartuta. Esan digute, gustatuko litzaiekeela etorkizunean arbel digitala izatea haur hezkuntzan, bertan marrazkiak denon artean egiteko eta gordetzeko, eta berriro ere erabiltzeko.
Xango bezalako CDtan eskaintzen dira programak, ordenagailu bidezko programekin marrazkiak egiteko.
7. Zertarako erabiltzen da bideoa eta nola?
Lehen esan dugun bezala, hizkuntzak lantzeko eta haurrak hizkuntza hauek entzutera ohitzeko erabiltzen dira; batez ere, euskara eta ingelera lantzeko.
8. Proiektu telematiko batean parte hartzen al dute?
Orain arte ez dute parte hartu honelako proiektuetan.
9. Zerbait egiten al da kritikotasun alderdia lantzeko teknologiaren aurrean?
Ez da honelakorik lantzen, haurrak ez baitituzte teknologiak gelan erabiltzen, gelako ordenagailuaz aparte.
10.Zer nolako galderak planteatzen diote gurasoek zure gelako irakasleari IKTri buruz? Gurasoak tutoretza saioetan egiten dituzte galdera hauek, eta batez ere , materialei buruz eta hauen egokitasunari buruz.
Galderarik ohikoenak:
- Zenbat denbora pasatu beharko lukete haurrek telebista eta ordenagailu aurrean?
- Zeintzuk dira programarik egokienak ?
- Nola dakigu ondo erabiltzen dituztela?
11. Aholkua eskatzen diote irakasleari ? Zertaz ?
Bai, aurreko galderan azaldu dugun bezala.
12. Nola egin du gelako irakasleak bere prestakuntza IKT-ko arloan? Bere kabuz? Ikastaro batean? Eskolan?
Orain dela bi urte, ikt-ko txartelaren inguruko bi diploma atera zituen, ikaskuntza hau, bere kabuz egin zuen baina dena den, azterketa irakasle guztiei egin zitzaien eskolan.

miércoles, 16 de noviembre de 2011
15.garren eguna GAIXO!!!!!!!!
Ezin izan dut gaur gelara joan, gaixo jarri nahizelako!!!biharko, sendatuta egotea espero dut!!!!azken egun hauek gogoz aprobetxatzeko!!!!
martes, 15 de noviembre de 2011
14.garren eguna!!!
Gaurko gaia zera izan da; zorriak.
Gaur nire irakaslea eta biok konturatu gara haur batzuk azkure asko zutela eta begiratu diegunean zorriak zeudela konturatu gara. Gelan, sei ume daude zorriekin eta esan didatenez, bihartik aurrera gehiago izango dira. Aurreko astean beste gela batzuetan hasi ziren, eta aste honetan gure gelaraino iritsi dira.
Haurrei ohar bat bidali diegu, beraien gurasoak adi egon dadila, eta honako oharra bidali diegu;
Bestela esan, gaur psiko eduki dugula, asteartero bezala, eta haurrak primeran pasatu dutela, eta nola ez, ez dugu inolako arazorik izan.Denak gozatu dugu gaurko egunaz!!!!

lunes, 14 de noviembre de 2011
13.garren eguna!!!!
Kaixo!!!
Ikusiko zenuten bezala, ostiralean ezin izan nuen ezer ere ez idatzi, zeren eta medikuarenera joan nintzen. Hala ere, gaur galdetu det ea zer egiten zuten, eta ez zutela ezer berezirik egin esan didate.
Gaur, hala ere ez dugu ezer berezirik egin, goizean goiz,etxetik eskola etorri naiz, eguraldia, ulises, ipuina eta fitxa bat egin dugu(tenperarekin) eta arratsaldean berriz, asistentzia kontrol orria, ipuina eta beste talde erdiak tenperazko fitxa.
Ikusten duzuen bezala, gelan ez dugu gauza berri askorik egiten, ze orain momentu honetan behar dutena da errutinak norberan sartzea.
Bestela ez dugu inongo arazorik izan, dena oso ondo joan da!!!!

Egoera berezi!!
Egoera berezia.
Egoera berezia nire gelan aurkitzea ez da erraza, izan ere, nire praktikaldi aldian ez det ezer berezirik ikusi, baina dena den, badago haur bat orain dela hilabete batzuk arazo bat eduki zuena eta gaur egun, oraindik, ez dagoena guztiz sendatuta.Haur honek hiru urte ditu
Gauza da, aurreko urtean,bi urte zituenean, haur honi pardela kendu zioten eta pixa oso ondo kontrolatzen zuen baina kaka ez, kaka gainean egiten zuen. Egunero aldatu egin behar zioten goitik behera eta honek haurrari ez zion guztiz konfidantza ematen esfinterra ondo kontrolatzeko. Honez geroztik haur honek ia ia gaindituta zuenean kaka komunean egin behar zuela, zauri bat eduki zuen ipur zuloan.Zauri honek kaka egitean min handia egiten zion eta horregatik ez zuen nahi kaka egin, ,ez komunean ezta gainean ezta pardel batean ere.Honek arazo larriak ekarri zezaketela ikusirik gurasoak asko larritu ziren, izan ere, bost egunetan ez zuen kaka egin fundamentuz.Horregatik, medikuarenena joan ziren eta medikuak eman zien emaitza bakarra, supositorio bat sartzea zen. Supositorio honek, kaka egitea suposatzen zion, eta horrela izan zen.
Supositorioak kaka egiteko gogoa bai, baina haurrak ez zuen nai komunera joan, mina egiten ziolako zauri horrek eta azkenean haur gaixoak gainean egiten zuen. Haurrak hain gaizki zegoela ikusita,haurra homeopata batena bidali zuten, eta hortik aurrera haurra asko hobeto zen, zauria sendatu eta arazoa konponduta egon arren eta nahiz eta bi aldiz esan komunera joateko, azkenean lortzen du kaka egitea behar den bezala. Dena den, zauria berriz ere zabaltzen bada ez dakigu zer gertatuko den, zeren eta ez dauka guztiz sendatuta. Pasatzen ez den bitarten, irakasleak ez dute pentsatu nai zer gertatuko liratekeen.

sábado, 12 de noviembre de 2011
3.ariketa.
3. ariketa. Marrazki bat zure praktiketako eskolan.
Jadanik gure praktikaldiak amaitzear daude, ia –ia bi aste falta dira amaitzeko, eta egia esan, izugarrizko tristura ematen dit pentsatzen jartzen naizen momentuan. Hilabete bat baino ez da izan eta neretzako oso baliagarria, baina iruditzen zait pixka bat motz gelditzen garela. Izan ere, orain konfiantza hartu dugu haurrekin eta nola ez irakasleekin ere, eta jadanik bagoaz. Egia esango dizut, ez dut joan nai, oso gustura nago eta.
Hiru aste hauetan, asko ikasi dut eta baliagarria izan dela iruditzen zait. Ez da berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edo benetako momentu erreal horiek bizitzea. Gainera, ni hiru urteko haurrekin ez nuen aukera izan orain arte beraiekin harremanetan jartzeko eta oso positibotzat hartu dut aukera hau. Izugarrizko aldea dagoelako adin bateko haur batekin eta beste adin bateko haurrarekin. Gainera, oso harrera ona izan dut ikastetxe honetan eta ez dut inongo arazorik izan bertan integratzeko. Egia esan, oso momentu onak eta alaiak pasa izan ditut, eta nola bi aste besterik ez zaizkiten falta joateko, ba momentu hauek oraindik gehiago disfrutatzea eta ikastea espero dut.
Jarraian nire marrazkia azaldu nahi dizuet. Marrazki honetan adin ezberdinetako haurrak marraztu nahi nituen, izan ere, ez nuke nahi nire etorkizunean adin bateko haurrekin bakarrik lanean ibili nai. Gogoko dudana da 0-6 urte bitarte horretan lanean aritu. Gela oso oso koloretsua margotu dut, horrela haurrak eta irakasleok gelara sartzen garen momentuan alaitasunez sartuko ginateke.Gainera, ikusi dezakezuen bezala, haurrez ingurututa nago eta horrek pozez betetzen nau, izan ere, nire gelako haurrek nerekin horrela egon direlako. Berez, marrazki hau ez da nire praktikatako gela, baina bai da etorkizun batean gogoko izango nukeen gela bat. Gutxi gora behera horrelako gelak La Salleko haur eskolan daude, oso koloretsuak eta dena berrituta, material asko dutenak ere. Beraz, marrazki hau gogoko izango duzuelakoan egin dut.
Bukatzeko esan, praktikaldi hauetan bizitu dudanarekin eta bizituko dudanarekin iruditzen zait indar gehiago hartu ditudala pertsona bezala, hemendik aurrera unibertsitatera joateko eta baita ere, argiago izateko hau izan dela nire betiko ametsa eta printzipioz nire jarduerak haurrekin balio izaten duenez, ni, irakasle bezala balio dudala pentsatzeak balio izan dit. Hala ere, oraindik askoz gehiago ikasi behar dudala pentsatzen dut, baina poliki-poliki jartzen diodan jarrera onarekin eta esperientziarekin gehiago ikasko dudalakoan nago. Beraz, ez diot etsi nai nire gogoei eta aurrera ekingo diodala esan nai dizuet. Zeren eta oraingoz, bide onetik nijoala iruditzen zait. Dena den, urte batzuk pasatzen direnean ,berriz ere, kontatuko dizuet nola dijoan dena eta konparatuko dugu zer nolako aldeak egon diren, gaurtik hasita egun hortararte.

jueves, 10 de noviembre de 2011
11.garren eguna!!!
Kaixo, gaur ere hemen nauzue!!!!!!gaur egia esan ez dugu ezer berezirik egin, oso egun lasaia izan da.Horregatik gaur betiko jaruerak egin ditugu:
1-etxetik eskolara etorri naiz.
2-eguraldia.
3-Ulises.
4-ipuina.
5-psikomotrizitatea.
6-fitxak.
7-jolastu.
Ikusten duzuen bezala, ez dugu ezer berezirik egin, gaur beste egun normal horietako bat izan da, arazorik gabe eta primeran pasatu dugun horietako bat.

miércoles, 9 de noviembre de 2011
10.garren eguna!!!!
Kaixo!!!
Gaur, egun berezia izan da haurrentzat ,izan ere, sukaldaritza izan dute. Gure eguneko menua zera izan da: platanozko txupa-txup eta bokadilotxoak. Bokadilotxoa gaztaz eta jamon york-ez egin dute. Gaurko helbura zera izan da, beraiek hiru urterekin, janaria manipulatzea eta pixkat bat errezeta honen prozedura jakitea. Oso gustokoa izan da ekintza hau, gainera, egin ondoren hamaiketakoa bezala erabili dugu, eta oso gustora jan dute beraiek egindako. Beraz, gaur CHEF-ak bihurtu gara eta tripak bete beteta eraman ditugu etxera!!!!
Bestela esan, ez dugula inongo arazorik izan eta oso gustura ibili garela bai haurrak eta baita gu ere.

martes, 8 de noviembre de 2011
9.garren eguna!!!
Kaixo, gaur 9.garren eguna izan da, eta gaur ulisesen zirkuituak egiten ditugu besteak beste, honen helburua da haur bakoitzaren psikomotrizitatea jakitea, ea arazoren bat duten edo ez jakitea hain zuzen ere. Haur gehienek oso ongi egin dute ariketa hau, nahiz eta pare bati nabaritu zaion ezin zutela. Gehien nabaritu zaien arazoa zera izan da; oraindik ez dutela indarrik sorbaldetan.Horregatik jarrian erakutsi nahi dizuet ariketa honen ezaugarriak(nahiz eta erderaz egon) jarraian jarriko dudan argazkiarekin.
Bestela ez dugu inongo arazorik izan, dena primeran joan zaigu!!!!

lunes, 7 de noviembre de 2011
8.garren eguna!!!
Kaixo!!!berriz ere, hemen nauzue gaurko eguna zuei azaltzeko prest!!!!
Goizean, senso eduki dugu eta etxebizitzen izenak ikasten ibili gara bideo baten bidez, ondoren, marrazki bat egin dugu, non, etxetik eskolarako bidea marraztu behar zuten!!oso goiz atsegina izan da.
Arratsaldean berriz, gometsekin ibili gara. Gomets horia puxikaren barruan jarri behar zuten eta gomets urdina kanpoan. Egin esan, nahiko ondo kontrolatzen dituzte kanpoan eta barruan kontzeptuak.Bukatzeko, berriz ere, hiztegia landu dugu, batez ere, kontzeptu horiek ez ahazteko.
Aipagarri bezala esan, gaur ulises berria eduki dugula; Euskal instrumentuak eta ugaztunak landu ditugu.
Bukatzeko esan, gaurko eguna ere, oso dibertigarria izan dela, eta beti bezala primeran pasa dugula!!!

domingo, 6 de noviembre de 2011
2.Ariketa
2.Ariketa. Marrazki edo irudi bat(ni Magisteritzan)
Gaur egun, Magisteritza ikasten ari naiz, aurreko urtean hasi nintzen ikasten eta egia esan gogo handiz hartutako karrera bat izan da. Betidanik izan dut ametsa karrera hau ikasteko, izan ere, txiki-txikitatik oso gogoko izan baititut haurrak eta. Horregatik, nahiz eta, nire ikasle prozesua oso gogorra izan zen, beti eduki izan ditut indarrak nota onak ateratzeko eta gaur egun nagoen lekuraino iristeko, hau da, nire betiko ametsa.
Donostiako irakasle eskolan sartu baino lehen, Ordizian haur hezkunkuntzako goi mailako moduloa egia nuen, momentu hartan ezin izan nuelako EHUn sartu. Horregatik, modulo hori gogoz hartu eta asko ikasi nuen nire betiko ametsa izan den hori lortzeko. Esan beharra daukat, oso gustora ibili nintzela bi urte haietan ikasten eta nahiz eta orain, modulotik ikasitako gauza batzuk ematen ditugun, esan beharra daukat ez datorkidala gaizki gauza horiek errepikatzea.
Karrera honen hasiera ez zen batere erraza izan, nere egoera pertsona momentu horretan ez zelako ona. Baina poliki-poliki gustoa hartzen joan nintzen, eta gaur egun, oso oso gustora nago. Alde negatibo bat atera beharko banu, zera esango nuke; bidaiak, hau da, joan- etorriak. Ni Zumarragakoa naiz, eta egunero trenean mugitzen naiz Donostiara joateako, eta ez hori bakarrik, ondoren, autobusa hartu beharra daukat unibertsitatera gerturatzen nauen horietako bat. Ondorioz, esan dezaket egunero ia –ia ordu bat eta hogeita hamar minutu galtzen ditudala joaten bakarrik eta bueltatzeko beste hainbat ere!. Azken finean ,hiru ordu galtzen ditut bidaiatzen. Dena den, alde positibo asko ere aurkitu ditzazket, esaterako; lagun asko ezagutu ditut eta denekin harreman berdina eduki ez izan arren oso jende atsegina aurkitu dut, bestetik, gelako giroa. Gelako giroa oso polita da eta beti gaude gure artean laguntzeko prest. Beraz, ondorio moduan esan dezaket nahiz eta alde txar bat bidaiak izan, alde positibo gehio egoteak oraindik indar gehiago ematen dizkidala karrera hau amaitzeko.
Nire marrazkiaren azalpena, kontatu dizuedan guztiaren ondorio bat izan daiteke. Izan ere, marrazkian ikusi dezakegun moduan, azaltzen da Donostiako Irakasle Eskolako edifizioa eta ni. Ni oso pozik eta alai marraztu naiz, izan ere, nahiz eta gogo handia izan karrera hau bukatzeko eta irakasle bezala lanean hasteko, baita ere, esan nai dut, gogo handiarekin joaten nahizela klaseetara. Bi zentzu horietan marraztu izan nai dut. Bertan egoteak, indar handia ematen dit ikasten nahizen hori badakitelako oso gogoko dudala eta etorkizun batean nik betidanik amestu dudan hori posible izan dudalako betetzea. Beraz, pentsatu nai dut, falta zaizkiten bi urte hauetan gogo berdinarekin edo gehiagorekin jarraituko dudala.

viernes, 4 de noviembre de 2011
Asteko hausnarketa!!!!
Aste hau nahiko motzak izan arren, haurrak oso gustura ibili direla konturatu naiz. Agian, pentsatu nuen lau eguneko oporrak edukita haurrak asteazkenean oker edo gaizki etorri zirela, izan ere, oraindik haur batzuk ez daude ondo adaptatuta eta!
Dena den, haurrak lasai eta gustura ibili dira, nahiz eta kasu batzuetan gehie azturatuta egon. Aste motza bai baina potentea ere bai.
Bukatzeko eta ondorio bezala, esan dezaket, bai haurrak eta baita irakasleok ere, desiatzen geundela ostirala iristeko eta asteburutaz disfrutatzeko aukera izateko.

7.garren eguna!!!MANTALAK ETXERA!!!!!!
Kaixo!!!!
Gaur mantalak etxera eraman ditugu eta denak poz-pozik etxera joan gara. Gaur, ostiralero bezala Senso eduki dugu, txanogorritxo ipuina ordenagailu eta kanoi baten bidez ikusi dugu. Haurrak adi-adi egon dira eta oso gustora egon dira. Bestela ez dugu ezer berezirik egin gaur, beraz, mantalak asteburu honetan garbitu eta astelehenean berriz ere eskolan ikusiko dugu elkar!!!!!!!

jueves, 3 de noviembre de 2011
6.garren eguna!!!
Kaixo!!!
Gaur 6.garren eguna izanda, ez dugu ezer berezik egin. Aurreko ostegunean bezala psikomotrizitatea izan dugu goizean, eta haurrak oso gustura ibili dira, oso gogoko dute eta ikasgai hau!
Bestalde, arratsaldean, jolasean eta kantari ibili dira.
Gaur oso egun lasaia izan da, bai guretzat eta baita haurrentzat ere.Horregatik, desira handiarekin bihar(ostirala) iristeko gogo handia daukagu!!

miércoles, 2 de noviembre de 2011
5.garren eguna!
Kaixo!
Gaurko eguna oso egun normala izan da, nahiz eta asteburu luze bat eduki dugun, haurrak oso gustora ibili dira. Gaur ere beste ezberdintasun bat egin dugu, hau da, fitxa batekin behatu eta identifikatu hitzak azaldu dizkiegu eta ondoren beraiek bakarrik egin behar zuten ariketa bat izan da. Aurrena, fitxa ondo ondo behatu behar zuten, bertan dauden irudiak gogoratuz eta ondoren irudi berberak eskuan izanda fitxaren gainean jarri behar zuten, bakoitza bere tokia. Batzuk oso ondo asmatu dute, aldiz, beste batzuei ordea, pixka bat kostatu zaie.
Asko gustatu zait metodologia hau, haurrak adi adi egon direlako eta oso modu dibertigarrian egin dutelako.
Ea bihar zer egiten dugun?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)