La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

lunes, 24 de octubre de 2011

Lehenengo egunaren hausnarketa

Lehengo eguneko hausnarketa bezala, esan dezaket, oso egun zoragarria izan dela, eta asko ikasi baitut nola den irakasle baten egunerokoa. Gainera, irakasleen bilerara gonbidatu gaituzte eta aberasgarritzat hartu dut, izan ere, argi azaldu da, nola haurrekin egoteaz gain, atzetik beste lan potolo bat egiten dutela irakasleak.
Bestetik,haurrek andereño Ane esan didatenean oso pozik sentitu naiz, ze beste irakasle bat bezala onartu eta errespetatu didate eta oso esperientzia aberasgarria izan da niretzat.
Bukatzeko eta egunaren ondorio gisa aterako banu, zera esango nuke: oso aberasgarria eta zoragarria iruditu zaidala eta benetan positibotzat hartzen dutela, urduritasunak alde batera utziz noski!!!!beraz, ea datorren egunean asko gehiago ikasten dudan!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario