1.Ariketa
Oroitzapen on eta txar baten deskribapena, ondoren irudi bat gehituz.
Oroitzapen hauetaz pentsatzeaz, batez ere, txarretaz, ez da izan batere erraza,oroitzapen txar asko ditut eta eta oroitzapen onak. Txarrak beti izan dira gehio, desgraziz, baina bueno hona hemen nire oroitzapen on eta beste txar bat. Dena den, jakin, ondo etorri zaidala nire oroitzapen hauetaz pixka bat hausnarketa bat egitea ,ondoren ni irakasle izango nahizen momentutik ez egiteko niri egin zidatena.
Nire oroitzapen txarra.
Nire oroitzapen txarra 16 urterarte iraun zidan.Txiki txikitatik bakardadean igaro dut, nire lagunak edo hobeto esanda gelakideek ez baitzuten nerekin jolastu nahi eta beti jotzen zidaten.Oso egoera zaila eta gogorra izan zen, izan ere, beti pentsatu dut ez nuela inoiz benetako lagunak aurkituko eta horrela gertatu ez den arren, ez dut inorri gonbidatzen nik pasatu ditudan miseria guztiak pasatzea.
Ez dakizue zer den txokolatada batetara joan eta ezin jolastu inorrekin edota jolas orduan batzuengana gerturatu eta hauek alde egitea, hori bai, nik egiten nuenean, denak etortzen ziren. Gainera, eskolatik atera eta garai hartan normalena zena bertako jolas lekuan gelditzea jolastea, ba nik neuk etxera joan behar bakar bakarrik, inorrek ez zuelako nahi nerekin jolastu.
Eskerrak beti etxean laguntzen zidatela eta nahiz eta nire autoesmua beti izan den bajua, nire familia izan dut ondoan eta hori nere bizitzan oso garrantzitsua izan da. Zeren eta, adibidez, udara iristen zenean, normalean bakarrik zengoen eta nire gurasoekin ateratzeak asko lagundu zidan.
Gaur egun, nire koadrila propioa daukat eta galdetuko zerate nola aurkitu nuen ez? Ba erreza ez zen izan, ze koadrila askorekin ibili naiz baina denetatik alde egin beharra neukan, ez nuelao nere burua bertan ikusten. Baina egun batean, igerilekura joan nintzen bakarrik, eta kasualitatez, nire bizilaguna aurkitu nuen, eta hortik aurrera, nire bizilagunaren koadrilan ibiltzen naiz, eta oso gustora gainera.Ez dut ulertzen oraindik, nola joan nintzen bakarrik igerilekura baina dena den, gaur egun, oso harro nago egin nuen ekintzarengatik.
Nire oritzapen ona.
Nire oroitzapena ona 4-5 urterekin izan zen. Irakasle berria nuen eta nahiz eta oso pozik ez egon, irakasle honek kurtso guztian zehar izugarrizko maitasuna eman zidan eta gainera behar nituen laguntza guztiak emateko, beti zegoen prest!!!! Bakardadearen arazoak kurtso horretan ez zuten ihes egin baina horrelako irakasle bat edukitzeak asko langutzen zuen nire autoestimua pixka bat igotzeko. Gainera, irakasle batzuk eduki ditut beti nahi zutela nik beraien kurtsoa errepikatzea eta nahiz eta batzuk lortu duten, askok gogoarekin gelditu dira. Ez dakit zergatik zuten harreman hori nerekin, ze beti izan naiz neska on bat baina beti entzutea ez duzula ezertarako balio eta justu nahi dudan karrera ikastea iritsi nahizela jakiteak, ez dakit zeinek izan duen arrrazoa. Normala iruditzen zaizue?ze neri ez behintzat, hori ez da egiten haur bati ez inorri. Irakasle bat beti egon behar prest irakasteko eta ez gaizkiesaka ez alde batera uzteko.
Dena den,uste dut, nik eduki dudan irakaslerik hoberena Maite izan dela zeren eta,gaur egun, oraindik kalean ikusten garen momentuan, agurtu eta hitz egiten gelditzen gara eta horrek ilusio handi egiten dit. Batez ere, niretaz gogoratzen delako eta bestetik, oraindik ere, neretzaz arduratzen delako.
Ni irakaslea izango banintz, argi daukat ez dudala inongo haurrik baztertuko , ze nik bizi izan dudan egoera ez dut nai nire haurrek berdin pasatzea. Maite bezalako irakasleak egon beharko lirateke eta ez dutenak balio( irakasleak) kanpora!!!!Beraz, beti egongo naiz laguntzeko prest!
No hay comentarios:
Publicar un comentario