La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

jueves, 27 de octubre de 2011

Hirugarren eguna

Kaixo!
Berriz nauzue hemen nire hirugarren eguna azaltzeko prest!
Gaur, Ulises berria egin dugu, eta goizean Kuadro batzuen inguruan ibili gara eta arratsaldean seinaleekin!!!oso dibertigarria izan da.
Aldiz, gaur ere ezberdintasun bat egin dugu, izan ere, psikomotrizitateko klasera joan gara, saioa, ordubetekoa izan da eta haurrak primeran pasa dute. Hasieran, jolas batzuekin hasi gara, batez ere, gorputza berotzeko, eta ondoren zirkuito bat egin dute, bukaeran jolas lasai batekin bukatuz.
Irakaslearen helburua, gorputz eskema eta autonomia lantzea da, eta astean birritan eginez, irakasleak esan dit seguroena dela kurtso bukaeran helburu hauek lortzea.Beraz, hilabete honen gainean espero dut aurrerapen pauso batzuk ikustea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario