Kaixo, berriz ere hemen nauzue, eta gaur pratiketako lehenengo eguna azalduko dizuet!
Gaur oso urduri joan naiz nire gelara, baina haurrak zein irakasleak oso arrera polita egin didate, izan ere, irakasle bezala kontsideratu naute eta horrek pozez bete nau. Hasieran, zein etorri den etxetik eskola egin dute, eta jarraian zer nolako eguraldia egin duen gaur aztertu dute. Ondoren, Ulises(hiriak) metodologia erabiliz, hainbat irudi erakutsi eta berain inguruko informazioa eman zaie haurrei. Metodologia honek harritu egin nau, 3 urteko haurrekin nola landu dezaketen informazio hori ikusirik, baina, denbora pasa ahala konturatu naiz asko ikasten dutela horrela. Goiza amaitu baino lehen Senso egin dute eta Espainiako hiriak landu dute pixka bat bideo gelan, ondoren, Hiru Hirukiak ikusi eta nola ez ba jolas parkera joan gara. Denbora libre hau bukatzean, fitxa bat bete dute.
Goiza amaiturik, arratsaldeko ekintzak hauek izan dira: Ulises (loreak landuz) berriz ere landu dute eta txokoetan banatu dira, lau txokoetan hain zuzen ere. Batzuk, fitxa batzuk bete dute eta besteak berriz jolas simbolikoan ibili dira. Bukatzeko, jolas parkera joan dira, eta abestuz eta dantzatuz bukatu dugu eguna.
Eguna zoragarria izanik, asteazken arte itxaron beharko dugu berriz ere eskolara itzultzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario