La Salle ikastetxea

La Salle ikastetxea
Nire praktikatako eskola

sábado, 29 de octubre de 2011

Laugarren eguna-MANTALAK ETXERA

Kaixo!

Atzoko eguna , laugarren eguna izan zen, eta nola ez ba, beti bezala oso gustura ibili nintzen. Hiru txerritxoen ipuna bideo baten bidez kontatu zitzaien eta haurrak oso erne egon ziren. Gainera, arratsaldean, barruan eta kapoan landu genituen eta uztailarekin landu genituen. Uztail barruan jarri eta Uztail kanpoan jarri. Oso modu dibertigarria izan zen bai haurrentzat eta baita guretzat ere. Bukaeran, ostirala zenez, eta zubia egiten dugunez, etxera aurpegiak margotuta joan ziren eta asteazkenean berriz ere ikusiko garenez, ba denak poz pozik joan ginen etxera.Etxera joateko abesti Ostirala iritsi da izan zen!!!!

jueves, 27 de octubre de 2011

1 ariketa

1.Ariketa

Oroitzapen on eta txar baten deskribapena, ondoren irudi bat gehituz.

Oroitzapen hauetaz pentsatzeaz, batez ere, txarretaz, ez da izan batere erraza,oroitzapen txar asko ditut eta eta oroitzapen onak. Txarrak beti izan dira gehio, desgraziz, baina bueno hona hemen nire oroitzapen on eta beste txar bat. Dena den, jakin, ondo etorri zaidala nire oroitzapen hauetaz pixka bat hausnarketa bat egitea ,ondoren ni irakasle izango nahizen momentutik ez egiteko niri egin zidatena.

Nire oroitzapen txarra.

Nire oroitzapen txarra 16 urterarte iraun zidan.Txiki txikitatik bakardadean igaro dut, nire lagunak edo hobeto esanda gelakideek ez baitzuten nerekin jolastu nahi eta beti jotzen zidaten.Oso egoera zaila eta gogorra izan zen, izan ere, beti pentsatu dut ez nuela inoiz benetako lagunak aurkituko eta horrela gertatu ez den arren, ez dut inorri gonbidatzen nik pasatu ditudan miseria guztiak pasatzea.
Ez dakizue zer den txokolatada batetara joan eta ezin jolastu inorrekin edota jolas orduan batzuengana gerturatu eta hauek alde egitea, hori bai, nik egiten nuenean, denak etortzen ziren. Gainera, eskolatik atera eta garai hartan normalena zena bertako jolas lekuan gelditzea jolastea, ba nik neuk etxera joan behar bakar bakarrik, inorrek ez zuelako nahi nerekin jolastu.
Eskerrak beti etxean laguntzen zidatela eta nahiz eta nire autoesmua beti izan den bajua, nire familia izan dut ondoan eta hori nere bizitzan oso garrantzitsua izan da. Zeren eta, adibidez, udara iristen zenean, normalean bakarrik zengoen eta nire gurasoekin ateratzeak asko lagundu zidan.
Gaur egun, nire koadrila propioa daukat eta galdetuko zerate nola aurkitu nuen ez? Ba erreza ez zen izan, ze koadrila askorekin ibili naiz baina denetatik alde egin beharra neukan, ez nuelao nere burua bertan ikusten. Baina egun batean, igerilekura joan nintzen bakarrik, eta kasualitatez, nire bizilaguna aurkitu nuen, eta hortik aurrera, nire bizilagunaren koadrilan ibiltzen naiz, eta oso gustora gainera.Ez dut ulertzen oraindik, nola joan nintzen bakarrik igerilekura baina dena den, gaur egun, oso harro nago egin nuen ekintzarengatik.

Nire oritzapen ona.

Nire oroitzapena ona 4-5 urterekin izan zen. Irakasle berria nuen eta nahiz eta oso pozik ez egon, irakasle honek kurtso guztian zehar izugarrizko maitasuna eman zidan eta gainera behar nituen laguntza guztiak emateko, beti zegoen prest!!!! Bakardadearen arazoak kurtso horretan ez zuten ihes egin baina horrelako irakasle bat edukitzeak asko langutzen zuen nire autoestimua pixka bat igotzeko. Gainera, irakasle batzuk eduki ditut beti nahi zutela nik beraien kurtsoa errepikatzea eta nahiz eta batzuk lortu duten, askok gogoarekin gelditu dira. Ez dakit zergatik zuten harreman hori nerekin, ze beti izan naiz neska on bat baina beti entzutea ez duzula ezertarako balio eta justu nahi dudan karrera ikastea iritsi nahizela jakiteak, ez dakit zeinek izan duen arrrazoa. Normala iruditzen zaizue?ze neri ez behintzat, hori ez da egiten haur bati ez inorri. Irakasle bat beti egon behar prest irakasteko eta ez gaizkiesaka ez alde batera uzteko.
Dena den,uste dut, nik eduki dudan irakaslerik hoberena Maite izan dela zeren eta,gaur egun, oraindik kalean ikusten garen momentuan, agurtu eta hitz egiten gelditzen gara eta horrek ilusio handi egiten dit. Batez ere, niretaz gogoratzen delako eta bestetik, oraindik ere, neretzaz arduratzen delako.
Ni irakaslea izango banintz, argi daukat ez dudala inongo haurrik baztertuko , ze nik bizi izan dudan egoera ez dut nai nire haurrek berdin pasatzea. Maite bezalako irakasleak egon beharko lirateke eta ez dutenak balio( irakasleak) kanpora!!!!Beraz, beti egongo naiz laguntzeko prest!

Nire gelaren beste erdia!

Nire gela erdia!

Hirugarren eguna

Kaixo!
Berriz nauzue hemen nire hirugarren eguna azaltzeko prest!
Gaur, Ulises berria egin dugu, eta goizean Kuadro batzuen inguruan ibili gara eta arratsaldean seinaleekin!!!oso dibertigarria izan da.
Aldiz, gaur ere ezberdintasun bat egin dugu, izan ere, psikomotrizitateko klasera joan gara, saioa, ordubetekoa izan da eta haurrak primeran pasa dute. Hasieran, jolas batzuekin hasi gara, batez ere, gorputza berotzeko, eta ondoren zirkuito bat egin dute, bukaeran jolas lasai batekin bukatuz.
Irakaslearen helburua, gorputz eskema eta autonomia lantzea da, eta astean birritan eginez, irakasleak esan dit seguroena dela kurtso bukaeran helburu hauek lortzea.Beraz, hilabete honen gainean espero dut aurrerapen pauso batzuk ikustea.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Bigarren eguneko hausnarketa

Gaurko eguna lehenengoa baina lasaiagoa izan da, gutxi gora behera aurrekoan egin genuen berdina izan denez, askoz ere lasaiago ibili naiz, gainera, haurrek ezagutzen naute eta horrek asko laguntzen nau. Iruditzen zait, hemendik aurrera askoz ere lasaiago joango nahizela!!!!

Bigarren eguna

Gaur berriz ere astelehenean egin genuen berdina egin dugu ,hala ere, ezberdintasun bat egin dugu. Gaur hiztegia landu dugu, irakasleak argazki batzuk erakutsiz haurrek jakin behar zuten marrazki horien esanahia.Gainera, goiz eta arratsalde ibili dira horretan eta nahiz eta hasieran kostatu pixka bat marrazki horien esanahia jakiten, azkenean, gutxi gora behera lortu dute ikastea.
Oso modu dinamiko iruditu zait horrela ikastea, eta egia esanda, gaurko eguna nahiz eta pixka bat neketsua izan, izugarri disfrutatu dut gaur!!!!

lunes, 24 de octubre de 2011

Lehenengo egunaren hausnarketa

Lehengo eguneko hausnarketa bezala, esan dezaket, oso egun zoragarria izan dela, eta asko ikasi baitut nola den irakasle baten egunerokoa. Gainera, irakasleen bilerara gonbidatu gaituzte eta aberasgarritzat hartu dut, izan ere, argi azaldu da, nola haurrekin egoteaz gain, atzetik beste lan potolo bat egiten dutela irakasleak.
Bestetik,haurrek andereño Ane esan didatenean oso pozik sentitu naiz, ze beste irakasle bat bezala onartu eta errespetatu didate eta oso esperientzia aberasgarria izan da niretzat.
Bukatzeko eta egunaren ondorio gisa aterako banu, zera esango nuke: oso aberasgarria eta zoragarria iruditu zaidala eta benetan positibotzat hartzen dutela, urduritasunak alde batera utziz noski!!!!beraz, ea datorren egunean asko gehiago ikasten dudan!!!

Lehenengo eguna!!

Kaixo, berriz ere hemen nauzue, eta gaur pratiketako lehenengo eguna azalduko dizuet!

Gaur oso urduri joan naiz nire gelara, baina haurrak zein irakasleak oso arrera polita egin didate, izan ere, irakasle bezala kontsideratu naute eta horrek pozez bete nau. Hasieran, zein etorri den etxetik eskola egin dute, eta jarraian zer nolako eguraldia egin duen gaur aztertu dute. Ondoren, Ulises(hiriak) metodologia erabiliz, hainbat irudi erakutsi eta berain inguruko informazioa eman zaie haurrei. Metodologia honek harritu egin nau, 3 urteko haurrekin nola landu dezaketen informazio hori ikusirik, baina, denbora pasa ahala konturatu naiz asko ikasten dutela horrela. Goiza amaitu baino lehen Senso egin dute eta Espainiako hiriak landu dute pixka bat bideo gelan, ondoren, Hiru Hirukiak ikusi eta nola ez ba jolas parkera joan gara. Denbora libre hau bukatzean, fitxa bat bete dute.
Goiza amaiturik, arratsaldeko ekintzak hauek izan dira: Ulises (loreak landuz) berriz ere landu dute eta txokoetan banatu dira, lau txokoetan hain zuzen ere. Batzuk, fitxa batzuk bete dute eta besteak berriz jolas simbolikoan ibili dira. Bukatzeko, jolas parkera joan dira, eta abestuz eta dantzatuz bukatu dugu eguna.

Eguna zoragarria izanik, asteazken arte itxaron beharko dugu berriz ere eskolara itzultzeko.

domingo, 23 de octubre de 2011

Teknologia berriak hezkuntzan

Aurkezpena!!

Kaixo!!!!
Ane Aldanondo naiz, eta hemendik aurrera nire praktikatako hausnarketak eta eguneroak zuekin konpartitu nai ditut. Ni Haur Hezkuntzako bigarren mailakoa naiz eta Donostiako Irakasleen Eskolan nago ikasten, beraz, zuen aportazioak ere beharko niztuzke!!!! Izan ere, bihar praktiketan hasten gara, eta urduritasunak alde batera utzita, aberasgarria izango zaidalakoan ,oso ondo pasatzea espero dut!!!
Besterik gabe, Ongi Izan!!! eta bihar kontatuko dizuet zer moduzko eguna eduki dudan!!!!Muxu bat!!!