La Salle-Legazpi Ikastetxea.
La Salle- Legazpi Ikastetxean bost aste igaro nituen nire praktikaldiak betetzen. Egia esan, oso aberasgarria izan da. Orain arte hiru urteko haurrekin egoteko aukera ez baitut inoiz izan eta esan beharra dago, oso aukera polita izan dela. Horregatik lehenik eta behin orokorrean azaldu dut nire esperientzia pertsonala eta ondoren gure gaian oinarrituko naiz.
Nire esperientzia pertsonalean esan beharra daukat oso gustora ibili nintzela eta asko ikasi dudala esperientzia honetatik, horregatik,nire praktikaldiaren ondorio bat atera beharko banu zera esango nuke; oso aberatsa eta polita izan dela. Bai haurrak eta baita irakasleak ere oso jarrera ona izan dute gurekin, beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau. Dena den, denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, haurrak konfidantza hartu dutenean guregan, gu Agur esan behar eta gu ere hobeto sentitzen garenen momentuan Aio ere esan behar ikastetxeari. Pena izan da, hain denbora gutxi izatea, baina bueno beste batean izan beharko da. Dena den, bai haurrei eta baita irakasleari ere zin egin diot bisitan joango nahizela eta horrek pixka bat lasaitzen nau. Orain, datorren praktikaldirarte itxaron beharko dut berriz ere mantala jartzeko eta haurrekin aritzeko,beraz, animoak gora egin beharko du. Ze bost aste hauetan, asko ikasi dut eta baliagarria izan dela iruditzen zait. Ez da berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edo benetako momentu erreal horiek bizitzea. Gainera, ni hiru urteko haurrekin ez nuen aukera izan orain arte beraiekin harremanetan jartzeko eta oso positibotzat hartu dut aukera hau. Izugarrizko aldea dagoelako adin bateko haur batekin eta beste adin bateko haurrarekin. Gainera, oso harrera ona izan dut ikastetxe honetan eta ez dut inongo arazorik izan bertan integratzeko. Egia esan, oso momentu onak eta alaiak pasa izan ditut.
Gure lan modularreko gaian oinarriturik, hau da, gorputz jolasak direla, esan beharra dago, hasiera batean ez nintzen ohartzen gorputz jolasak nola lantzen ziren, baina konturatu naiz ez bakarrik jolasetan momentuoro lantzen direla gorputzezko jolasak.Beraz, praktikaldian egin nuen behaketa eta gai hau egokitu zitzaigunetik, asko ikasi eta begiak zabaltzeko aukera eman dit, positibotzat harturik.
Bukatzeko esan, praktikaldi hauetan bizitu dudanarekin eta bizituko dudanarekin iruditzen zait indar gehiago hartu ditudala pertsona bezala, hemendik aurrera unibertsitatera joateko eta baita ere, argiago izateko hau izan dela nire betiko ametsa eta printzipioz nire jarduerak haurrekin balio izaten duenez, ni, irakasle bezala balio dudala pentsatzeak balio izan dit. Hala ere, oraindik askoz gehiago ikasi behar dudala pentsatzen dut, baina poliki-poliki jartzen diodan jarrera onarekin eta esperientziarekin gehiago ikasko dudalakoan nago. Beraz, ez diot etsi nai nire gogoei eta aurrera ekingo diodala esan nai dizuet. Zeren eta oraingoz, bide onetik nijoala iruditzen zait.
Practicum I 2011-12
lunes, 26 de diciembre de 2011
viernes, 25 de noviembre de 2011
Azken egunaren azalpena eta hausnarketa!!!!!
Gaur azken eguna izan da eta oso tristea izan da. Gaur ez dugu gauza berezirik egin baina neretzako oso egun berezia izan da. Haurrak ez dute ulertu astelehenetik aurrera ez nahizela berriz beraiekin egongo, baina bueno suposatu dezaket egunak pasa ahala ulertuko dutela. Gainera, goxokiak eraman dizkiet eta ostirala(nire mantala armairuan gordeta utzi beharko dut, beste bat arte) dela eta poz-pozik joan dira berain gurasoengana.
Haur Hezkuntzako koordinatzaileak gainera, diploma bat opari digu, non, jarraian gelako argazki batek etortzen zen. Oso polita izan da, ia ia malkoak atera zaizkit!!!
Nire praktikaldiaren ondorio bat atera beharko banu zera esango nuke; oso aberatsa eta polita izan dela. Bai haurrak eta baita irakasleak ere oso jarrera ona izan dute gurekin, beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau. Dena den, denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, haurrak konfidantza hartu dutenean gugan, gu Agur esan behar eta gu ere hobeto sentitzen garenean Aio ere esan behar ikastetxeari. Pena izan da, hain denbora gutxi izatea, baina bueno beste batean izan beharko da. Dena den, bai haurrei eta baita irakasleari ere zin egin diot bisitan joango nahizela eta horrek pixka bat lasaitzen nau. Orain, datorren praktikaldirarte itxaron beharko dut berriz ere mantala jartzeko eta haurrekin aritzeko,beraz, animoak gora eta berriz ere ikastera!!!!!

jueves, 24 de noviembre de 2011
21.garren eguna!!!
Gaur zinea eduki dugu eta haurrak oso gustora ibili dira, pixka bat aztoratuta baina ondo. Batzuk lo gelditu dira, adibidez, nire gelako haur batek nire besoetan lo gelditu da, oso polita izan da.Hartz txiki eta Hello Kyttiren filmea ikusi dugu eta asko gustatu zaie gainera. Dena den, momentu okerrena biharkoa izango da, bihar da eta azken eguna!!!!kontatuko dizuet dena!ze izugarrizko pena ematen dit, pentsatzen hasten nahizen momentuan ez dudala gehiago lan egin behar bertan!!!!baina nola dena iristen den, ba ahal dudan hoberen pasatuko dut umeekin eta listo!
miércoles, 23 de noviembre de 2011
20.garren eguna!!!
Gaurko egunean ez dugu gauza berezirik egin, betiko ekintzak izan dira narbarmen gure gelan. Dena den, haur berri honen inguruan bi egun daramatzat hitz egiten eta gaurkoan ere hortaz ibiliko naiz. Gaur negar egin du hasieran, izan ere, ez zuen nai gelara etorri, baina lasaitu denean, primeran pasatu du eguna. Gainera, datorren astean jangelan hasiko dela entzun dut eta nahiz eta ni ez egon momentu horiek ikusteko, uste dut primeran egongo dela. Neri harritzen zitzaidan horrelako haur txiki batek negar ez egitea lehenengo egunetan, baina bueno gaur egin du eta ez da ezer pasa, normaltzat hartu dugu dena!gainera ondoren oso ondo egon denez, denak oso gustora egon dira.Dena den, bihar psikomotrizitatea dugu, beraz, ea nola pasatzen duen eguna gure haur berri honek!!!!
martes, 22 de noviembre de 2011
19.garren eguna!!!
Gabonak iristear daudela, gutxi gora behera hasi gara prestatzen haurrentzako abestiak, ipuinak... . Haurrak gogo askoz hartu dute, izan ere, beraientzat Olentzero gertu dagoela pentsatuz.Dena den,gaurko gaia ez dut zentratu nai gabonetan, baizik eta gure laguntxo berrian.
Gaur bigarren eguna izan da eta atzo esan nizuedan bezala, oso gustura egon da. Gainera, mantala jartzea lortu dugu eta beste haurrak bezala sentitu da. Ez da oso hiztuna baina iruditzen zait, aste batzuk pasa ahala gehiago hitz egingo duela. Gainera, gaur, psikomotrizitatea eduki dugu, hasiera batean, ez genuen uste beste haurrak bezalaxe jolastuko zuenik, baina azkenean haurra, animatu eta besteak bezain ondo pasatuko du.
Ea bihar ze berri ekartzen dizuedan!!!!

lunes, 21 de noviembre de 2011
18.garren eguna!!!!
Gaur astelehena da, eta neskatxa berri bat etorri da gelara. Haur gutziak oso ondo onartu diote eta bere ere oso eroso sentitu da gelan. Haur honek motrizitate aldetik arazoak ditu, gerriko ebakuntza bat izan duelako, baina dena den, guk uste genuen baino hobeto barneratu da taldean. Goizean 9:00-11:00 arte egin du eta arratsaldean berriz, 14:30-16:30 egin du, beste haurrak bezala. Eta gelan egon den bitartean beste haurrak bezalaxe egon da!!!
Ea bihar nolako eguna edukitzen duen?kontatuko dizuet, egon ziur!!!
Ea bihar nolako eguna edukitzen duen?kontatuko dizuet, egon ziur!!!
viernes, 18 de noviembre de 2011
17.garren eguna!!!!MANTALAK ETA KARPETAK ETXERA!!!!
KAIXO!!!!
Gaur 17.garren eguna eta ostirala izanda, oso pozik joan gara etxera, bai ikasleak eta baita irakasleok ere. Oso aste luze eta neketsua izan dela iruditzen zait, baina dena den, oso baliagarria.
Gaur mantalaz gain, karpetak etxera eraman ditugu.Bertan egun hauetan egin ditugun ariketa eta fitxa guztiak, Aitatxo eta Amatxori erakurketeko. Haurrak oso pozik joan dira eta 16:30ak iritsi direnean haurrak harro harro gurasoengana joan eta momentuan bertan erakutsi nai zuten. Oso egoera polita izan dela iruditzen zait.
Bestela ez dugu inolako gauza berezirik egin, haurrak oso gustora ibili dira, eta oso pozik joan dira asteburu on bat pasatzera!!!!

Suscribirse a:
Entradas (Atom)