La Salle-Legazpi Ikastetxea.
La Salle- Legazpi Ikastetxean bost aste igaro nituen nire praktikaldiak betetzen. Egia esan, oso aberasgarria izan da. Orain arte hiru urteko haurrekin egoteko aukera ez baitut inoiz izan eta esan beharra dago, oso aukera polita izan dela. Horregatik lehenik eta behin orokorrean azaldu dut nire esperientzia pertsonala eta ondoren gure gaian oinarrituko naiz.
Nire esperientzia pertsonalean esan beharra daukat oso gustora ibili nintzela eta asko ikasi dudala esperientzia honetatik, horregatik,nire praktikaldiaren ondorio bat atera beharko banu zera esango nuke; oso aberatsa eta polita izan dela. Bai haurrak eta baita irakasleak ere oso jarrera ona izan dute gurekin, beraz, positibotzat hartzen dut hilabete hau. Dena den, denbora gutxi izan dela pentsatzen dut, haurrak konfidantza hartu dutenean guregan, gu Agur esan behar eta gu ere hobeto sentitzen garenen momentuan Aio ere esan behar ikastetxeari. Pena izan da, hain denbora gutxi izatea, baina bueno beste batean izan beharko da. Dena den, bai haurrei eta baita irakasleari ere zin egin diot bisitan joango nahizela eta horrek pixka bat lasaitzen nau. Orain, datorren praktikaldirarte itxaron beharko dut berriz ere mantala jartzeko eta haurrekin aritzeko,beraz, animoak gora egin beharko du. Ze bost aste hauetan, asko ikasi dut eta baliagarria izan dela iruditzen zait. Ez da berdina unibertsitatera joan eta egoera batzuk entzun edo benetako momentu erreal horiek bizitzea. Gainera, ni hiru urteko haurrekin ez nuen aukera izan orain arte beraiekin harremanetan jartzeko eta oso positibotzat hartu dut aukera hau. Izugarrizko aldea dagoelako adin bateko haur batekin eta beste adin bateko haurrarekin. Gainera, oso harrera ona izan dut ikastetxe honetan eta ez dut inongo arazorik izan bertan integratzeko. Egia esan, oso momentu onak eta alaiak pasa izan ditut.
Gure lan modularreko gaian oinarriturik, hau da, gorputz jolasak direla, esan beharra dago, hasiera batean ez nintzen ohartzen gorputz jolasak nola lantzen ziren, baina konturatu naiz ez bakarrik jolasetan momentuoro lantzen direla gorputzezko jolasak.Beraz, praktikaldian egin nuen behaketa eta gai hau egokitu zitzaigunetik, asko ikasi eta begiak zabaltzeko aukera eman dit, positibotzat harturik.
Bukatzeko esan, praktikaldi hauetan bizitu dudanarekin eta bizituko dudanarekin iruditzen zait indar gehiago hartu ditudala pertsona bezala, hemendik aurrera unibertsitatera joateko eta baita ere, argiago izateko hau izan dela nire betiko ametsa eta printzipioz nire jarduerak haurrekin balio izaten duenez, ni, irakasle bezala balio dudala pentsatzeak balio izan dit. Hala ere, oraindik askoz gehiago ikasi behar dudala pentsatzen dut, baina poliki-poliki jartzen diodan jarrera onarekin eta esperientziarekin gehiago ikasko dudalakoan nago. Beraz, ez diot etsi nai nire gogoei eta aurrera ekingo diodala esan nai dizuet. Zeren eta oraingoz, bide onetik nijoala iruditzen zait.